Lan merkatua eta goi mailako prestakuntzaren zenbait erronka

Berrian argitaratua (egitura saila), 2012ko urriaren 7an.

Resumen: Las posibilidades de poder formarse por lo público en Euskal Herria cada vez son menores, y es una de las bazas que utiliza la clase política para que el desempleo disminuya, y las opciones de poder mejorar profesionalmente aumenten. Es por ello que cada vez las trabas son mayores, ya que como decía un político español del siglo XIX, “no queremos trabajadores que sepan leer, sino burros que trabajen”. Más o menos lo que se busca hoy en día; como mucho, si alguien se quiere formar que se lo pague de su bolsillo.

Hezkuntza eta unibertsitate sistemaren erreformak, krisi ekonomikoak eta murrizketek, beste faktoreen artean, lan eskuaren prestakuntza zailago bihurtzen ari dute. Espainiar estatuko zenbait lurraldeetan matrikula-tasak ehuneko handiez biderkatu dituzte, Wert ministroak hartutako neurri berrien ondorioz. Honi gehitu behar diogu soldata-bekak eta dirulaguntzak jasotzeko baldintzak gogortu direla orokorrean. Aldaketa hauen atzean, unibertsitate sistema ikasleen pentzura autofinantza dadin helburua dago; beste era batean esanik, ikasleek unibertsitateetako kostu guztiak (edo ia) ordain ditzaten. Baina hau arazoaren parte bat da soilik!

Lan merkatura heziketa maila handiago batekin heltzea zailtzen ari da. Goi mailako heziketa gero eta garestiagoa da, eta ziurrenik hurrengo urteetan titulu bat eskuratzeko gastua handituko dute oraindik ere. Aldaketa hauek errenta ertain eta baxuko familien gainean dute eragin handiena, batez ere. Eta zer nolako ondorioak izan ditzake lan merkatuan?

Hasteko, goi mailako hezkuntza mugatzerakoan zenbait lan kolektibo babesten ari dira. Argi geratu da abokatu lanbiderako sarbideari buruzko legearekin, zuzenbide karrera amaitzea abokatua izateko jada ez delarik nahikoa. Graduondoko master bat egin behar da dagozkion matrikula-tasak ordainduz, 1.700 eta 3.000 euro artean unibertsitatearen arabera. Bide honek orokortzeko joera izan dezake. Horrela, etorkizuneko langile eta lehiakide potentzialak kaleratuz, jada merkatuan dagoen mozkin eta lan talde batzuk babesten dira.

Langileek (aktiboan edo langabezian) euren lan aukerak handitzeko heziketa erabil dezakete orohar. Baina hezkuntza kostuen biderketarekin, baliabide gutxiago duen sektorea kanpo uzten da, gogoratu behar baitugu dirulaguntzak murriztu direla, eta sarritan, pertsona heldu batentzat lana, familia eta ikasketak bateratzea erabat zaila dela. Ikasgai batean berriro matrikulatzearen kostea biderkatzen den heinean, zailago da lanean eta seme-alabak dituen pertsona batek ikasketekin jarraitzea. Langabezian egonda, horrek dakarren egoera ekonomikoa dela eta, ahalegina izugarria izan daiteke. Edo ezinezkoa.

Krisitik ateratzeko bidea ikerketa, garapena, enpresa ekimena, eredu ekonomikoa aldatzea dela behin eta berriro errepikatzen ari dira instituzio publiko zein pribatuek. Bide horri heltzeko lan merkatuan hamaika aldaketa egin behar dira, eta haien artean hezkuntza gako garrantzitsuena da ikerketa, produktu eta ekoizpen sistema berriak garatzeko. Enpresa ekimen berrien atzean ere goi mailako hezkuntza on batek asko laguntzen du, idei onak ez baitira hutsetik sortzen. Gure ekonomiaren produktibitatea handitzea da dugun erronka bat, eta hau lortzeko lan eskuaren prestakuntza maila altua ezinbestekoa da.

Egoera kontraesankor honi aurre egitea beharrezkoa da bizi dugun egoera ekonomikoa gainditzeko. Alde batetik lan merkatuko prestakuntza maila handitzea zailtzen ari da eta gainera zenbait lan kolektibo babesten dira. Baina aldi berean, prestakuntza maila handitzea beharrezkoa da krisi honi aurre egiteko. Eta kontraesan hau gainditu arte, hurrengo urteetan lan merkatuan eman daiteken egoerari irtenbide on bat bilatzea oso zaila izango da.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s