Industria etorkizuna

Berrian argitaratua (egitura saila), uztailaren 14an.

Resumen: El caso del “tax lease” en el sector naval ha vuelto a poner sobre la mesa el papel de las instituciones en la defensa de un tejido económico potente. La dejación de estas es una consecuencia lógica de el papel del estado en el neoliberalismo y su nula soberanía frente al capital, que en este caso toma la imagen de Europa.

C’est fini. Bilbotar jatorriko eta bere burua sozialistatzat hartzen duen Joaquín Almuniak argi uzten ari du Europar Batasunaren jarrera ontziolekiko zein den. Neurriak ezagututa, PYMAR patronalak esan duenez, nazioarteko armadoreek Asiako bidea hartu dute, tax lease auzia dela eta.

itxasontziaAzken asteetan komunikabideetan errepikatzen den hitza, zerga gutxiago ordaintzeko sistema bat da, kostu ekonomiko handiko produktuak erosteko erabiltzen dena. Sektore ugarik baliatzen dira sistema honetaz eta ontzigintza ezaugarriak direla eta, erabat onuragarriak izan dira sektorearentzako. Armadore batek ontzi bat eraikitzeko kontratua sinatzen eta jasotzen duen artean, denbora luze izan ohi da (urte bat baino gehiago); gainera, eraikitze kostuak nabariak dira. Sozietate zerga eta finantza-errentamenduko (leasing) operazioen bitartez kostuak murrizten ziren. Eragiketa hau, berez, fiskalki legala da eta Europan zehar oso erabilia. Aurreko urteko udan zenbait europar ontzigintza enpresak Lehia Auzitegian egindako salaketa da arazoaren muina, haien ustez, Espainiar Estatuko zerga egiturek estatu eta E.A.E.ko enpresak laguntzen dituelako. Honen ondorioz tax lease sistema eten da, konkurrentzia desleiala den ala ez argitu arte.

Arriskuan, Bizkaiko la Naval, Pasaia, Zamakona, Murueta eta Balenciaga ontziolen etorkizuna, eta zuzeneko eta zeharkako 15.000 lanpostuak ere, 1.000 milioi euro eskatzen baitzaie. Diruaren itzulera bertoko ontziolen itxiera zuzena eragingo luke. Bertoko enpresak tranpatiak izan al dira? Gauza da Europa osoan laguntzak eta subentzioak ohikoak direla, enpresen arteko lehia basatia eta liskarrak beti izaten. Kontinente Zaharrean egoera hau ematen den bitartean, Asiako ekoizleek pozez zoratzen daude: azken hogeitamar urteetan konkurrentzia desleialaz baliatu dira, Estatuen laguntza sendoarekin, sektore estrategikotzat definitu baitzuten. Gainera, neoliberalismoaren desregulazioak direla eta, ez dira anti-dumping arau sendorik zehaztu.

Lobbien indarra agerian geratzen da Europak horrelako neurriak hartzen dituenean. Finantza erakundeak erreskatatzeko ez da arazorik eman, baliabideak leku guztietatik helduz eta gainera Europar Batasunak neurriak bultzatu eta gidatu ditu, lehentasun bakarra erakundeen jarraipena izaten. Beste sektoreekin, aldiz, arrasera ezberdina da. Kasu honetan ontzigintzari tokatu zaio; baina antzeko zerbait esan genezakeen nekazaritza eta abeltzaintzari buruz.

Erabakigarriak diren erakunde publikoen papera lotsagarria izan da. Baina ez azken hamar urtetan, Trantsizio garaitik hona bidai orria berdina izan baita. Europar Batasunaren atzean dauden botereak ez dute ekonomia “errealaren” alde egin, baizik eta lehiakortasun kontzeptua baliatuz, desindustrializazio sakona bultzatu da Europar Hegoaldean, Almuniak egindako aipamenak honetan sakonduz. Estatu mailako ekonomia planekin, antzeko zerbait, bertoko interesak alde batera utziz. Fordismo garaian “made in” zuen garrantzia, ’90 hamarkadako posfordismo berrian “designed by”. Gaur egun, aldiz, ekonomia liderrak biak berreskuratzen ari dira, “made in” eta “designed by”. Zeinetara doa gure ekonomia?

Ontzigintza sektorearen afera ez da soilik lehia eta lehiakortasun kontua. Ezta diru kontua. Ez badugu nahi gure ekonomia industria-basamortu batean bihurtzea, funtsezko gako bat da industria hau mantentzea. Askotan gainbeheran dauden sektoreez hitz egiten da ekonomia arloan, industria astuna, metalurgia eta siderurgia talde horretan sartuz. Baina ahazten dena testuingurua da: gainbeheran norentzat? Edo zehatzago esanez, norentzako? Ez da industriaren aldeko debaldeko aldarrikapena. Ekonomia eta gizartearen eraldaketa behar beharrezkoa da, jasangarri, ekologikoagoa, gizatiarragoa… bat lortuz. Baina bide hori hartzen dugun bitartean, ezin dugu gure ondare (eta aktibo) industriala zakarrontzira bota, “lehia” arazoak direla eta.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau alternatiba ekonomikoak, Berria, ikuspuntuak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s